Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3395

EDIKTUA, 176/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 176/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.

Prokuradorea: Lamsfus.

Demandatua: Javier Zapirain Garcia.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinen epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Javier Zapirain jaunaren aurka, Banco Santander, S.A.k aurkeztutako demanda baiesten denez gero, auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut demandatua: 30.467,76 euro eta ebazpen honetan ezarritako moduan legezko interesak; eta horretaz gain, prozedura honetan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Juan Zapirain Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake aipatu ebazpenaren aurka, betiere jakinarazpena egiten denetik harako bost egineko epearen barruan aurkeztutako idazki bidez.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko maiatzaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala