Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3394

EDIKTUA, ebasketa-falta bat dela-eta bideratutako 1046/12 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 1046/12 falta-judizioan epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

170/12 EPAIA

Donostia, bi mila eta hamabiko apirilaren hogeita seia.

Nik, Silvia Villanueva Hormíasek, Donostiako (Gipuzkoa) Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 1046/12 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan fiskala izan da alderdietako bat. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epaia ematen dut:

EPAITZA

Ebasketa-falta baten egile direnez, Nica Elena Alexandra eta Stefan Dragan Florin zehapen hau betetzera kondenatzen ditut: 30 egunez, eguneko 4 euroko isun-kuota ordainduko dute, eta, erantzukizun pertsonal subsidiarioaren arabera, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko atxiloketa ezarriko zaio. Prozesu honetan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie epai hau Fiskaltzari, kondenatuei eta salatzaileari, eta eman bekie aditzera ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian bost eguneko epean, jakinarazten denetik zenbatzen hasita.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota gera dadin, Nica Elena Alexandra eta Stefan Dragan Florini epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin –egun bizileku ezezaguna baitute–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, bi mila eta hamabiko maiatzaren hamaseian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala