Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3392

EDIKTUA, 11/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, 11/11 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Florica Ciurariu-ren aurka. Prozedura horretan epaia eman da, eta hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

65/12 EPAIA

Epailea: Angela Fernandez Zabalegui.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko apirilaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Florica Ciurariu.

Abokatua:

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: judizio arrunteko demanda.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Ángel María Echaniz Aizpuru epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Florica Ciurariu-ren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 16.115,93 euroko printzipala, 1.913,70 euroko interesak –kontuak itxi zirenetik demanda aurkeztu arte sortutakoak–, eta % 9,55 eta % 17,25ean itundutako interesak, demanda ezarri zenetik guztia ordaindu arte sortutakoak. Horretaz gain, prozesuko kostuak ere ordaindu beharko ditu demandatuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1830 0000 02 0011 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Florica Ciurariu demandatuarentzat behar bezalako jakinarazpen-balioa izan dezan eman eta izenpetzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko maiatzaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala