Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
3391

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 5ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, ondoren zehaztutako instalazioak eraikitzeak eragiten dien zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiteko dena: Usurbil-Lasao 30 kV-ko aireko linea elektrikoaren zortasun-zerrenda eta deribazioak zabaltzea Usurbil, Donostia, Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Aizarnazabal eta Azpeitiko udalerrietan (Erreferentzia: 24073/AT-H-2011-52).

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2012ko otsailaren 6ko Ebazpenez, herri-onurakotzat deklaratu zen, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k eskatuta, Usurbil-Lasao 30 kV-ko aireko linea elektrikoa eta deribazioen zortasun-zerrendaren zabalketa Usurbil, Donostia, Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa, Aizarnazabal eta Azpeitiko udalerrietan.

Deklarazio honek, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar izatea eta okupazioa, gainera, presaz egin behar izatea. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei dei egitea erabaki du Gipuzkoako Lurralde ordezkariak, eta batzar lekutzat Usurbil, Aia, Aizarnazabal eta Zestoako udalak jartzea erabaki du, hain justu ere aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, eta bidezko bada behin betiko okupatzeko. Beharrezkoa izanez gero, linea jarriko den lekura bertara joan daiteke.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Okupazioa egin aurreko aktak 2012ko irailaren 6 eta 7an egingo dira; dena dela, titularretako bakoitzari jakinaraziko zaio, horretarako zitazio-zedula bidalita, aktak zein lekutan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren. Horrez gain, egin beharreko gainerako argitalpenak ere egingo dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz.

Desjabetzeko espedientean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k onuradun izaera hartuko du.

Era berean, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez direla-eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsonek, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia-20006), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da. Hori guztiori halaxe da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donostia-San Sebastián, 2012ko uztailaren 5a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala