Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
3386

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 25ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2012. urtean diru-laguntzak ematen zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta entitate pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez, 2012. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen (2012ko urtarrilaren 5eko EHAA, 4. zk.). Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.

Ebazpen horren 12.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

Artikulu horren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehazten dira diru-laguntza eman zaien enpresak eta entitateak, izendatu zaizkien diru-zenbatekoak eta, onuradunen batek uko eginez gero, ordezko izango diren entitateak.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ematea. Guztira, laurogeita hamasei mila (96.000) euro emango dira (I. eranskinean adierazten da bakoitzari emandako diru-kopuru zehatza).

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuak ordezko izendatzea. Gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoa ere zehazten da.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean zerrendatzen diren enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago uztailaren 13ko 1998/13 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 25a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala