Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
3385

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 25ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Estatuko Osasun Sistemaren jasankortasuna bermatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu Legeari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Estatuko Osasun Sistemaren jasankortasuna bermatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu Legeari buruzkoa. Akordioa ebazpen honi erantsita dago.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 25a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEA

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Estatuko Osasun Sistemaren jasankortasuna bermatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2012ko ekainaren 14an egindako bilkuran, honako akordio hau hartu zuen:

1.– Negoziazioei ekitea, Estatuko Osasun Sistemaren jasankortasuna bermatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu Legearen 1.Bi, 2.Hiru eta Lau, 4.Hamahiru eta 10.Lau artikuluak direla-eta sortutako desadostasunak konpontzeko.

2.– Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide bat proposatzeko.

3.– Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, 2012ko uztailaren 25 baino lehenago; eta, horretaz gain, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2012ko ekainaren 14a.

Ogasun eta Herri Administrazioko ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala