Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
3384

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 25ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, zein hezkuntza arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko urgentziazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Dekretu Legeari baitagokio.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, zein hezkuntza arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko urgentziazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Dekretu Legeari baitagokio. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 25a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

ANEXO
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEA

Akordioa, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, hezkuntza arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko urgentziazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Dekretu Legeari dagokiona.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2012ko ekainaren 14an egindako bilkuran, akordio hau hartu zuen:

1.– Negoziazioei ekitea, hezkuntza arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko urgentziazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Dekretu Legearen 3; 4; eta 6. Bat, Bi, Lau (3. paragrafoa) eta Bost (1. eta 4. paragrafoak) artikuluak direla-eta sortutako desadostasunak konpontzeko.

2.– Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide bat proposatzeko.

3.– Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jakinaraztea akordio hau Konstituzio Auzitegiari, 2012ko uztailaren 21a baino lehen; eta horretaz gain, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2012ko ekainaren 14a.

Ogasun eta Herri Administrazioko ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala