Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2012ko uztailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRIZAINGO SAILA
3382

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 3koa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, Ertzaintzako karrerako funtzionario bat izendatzeko ebazpena eman dela iragartzeko dena.

2012ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez, ebazpenean agertzen den pertsona karrerako funtzionario izendatzea erabaki da, Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako agentearen kategoria ematen zaiola. Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente-kategorian sartzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten zuen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren Ebazpenaren 2. atalaren hemeretzigarren oinarrian (urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.) eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, eta abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz (dekretu hori 303/2010 Dekretuak aldatu zuen), honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jakinaraztea 2012ko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez erabaki dela ebazpenean agertzen den pertsona karrerako funtzionario izendatzea, Ertzaintzako Oinarrizko Eskalako agentearen kategoria emanez, ebazpenean ezarritako eran.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 3a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

NÉLIDA SANTOS DÍAZ.


Azterketa dokumentala