Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
2895

IRAGARKIA, 405X12ED007 diziplinako espedientean egindako Kargu-Plegua, NIP02750 zenbaki-profesionala duen Ertzaintzaren kideari jakinarazteko dena.

Nahiz eta saiatu, 405X12ED007 diziplinako espedientean egindako Kargu-Plegua espedientatuari helaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Aipatutako Kargu-Plegua Izapidegintza Unitateak, Erandion (Bizkaia), Larrauri Mendotxe Bideako 18an duen egoitzan bere esanera du. Maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretuak, Euskal Herriko Polizia Kidegoen Diziplinazko Araudia onartzen duenak, 51. artikuluan dioenez, erantzuteko, bere alde egokitzat jo dezan guztia alegatuz eta egoki iritzitako frogak proposatuz, funtzionarioari hamar eguneko epea ematen zaiola jakinarazten zaio.

Bide batez, aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.2 artikuluaren arabera, 405X12ED007 diziplinako espedientearen ebazpena egiteko eta helarazteko epearen zenbatzea 2012ko maiatzaren 24tik aurrera gelditua dagoela jakinarazten zaio.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 31.

Segurtasuneko sailburuordea,

Miguel ángel Buen Lacambra.


Azterketa dokumentala