Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
2892

IRAGARKIA, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegirako berokuntza, ur sanitario eta aire girotuaren instalazioak mantentzeko zerbitzurako dena (Espedientea: 021/12).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 021/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Entregatzeko lekua: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

3.– Izapideak; prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleipen-irizpide bat baino gehiagoko lizitazioa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurogei mila (80.000) euro, BEZa barne.

5.– Fidantzak.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia

b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Telefonoa: 945 28 52 00.

e) Telefaxa: 945 28 23 62.

f) E-maila: contratacionappv@hsdi.ej-gv.es; acarnicero@hsdi.ej-gv.es.

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko uztailaren 9a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Ondorengo sailkapena eskatzen da: P Taldea, 3 Azpitaldea, A Kategoria, eta Europar Batasuneko Estatu kideetako espainiarrak ez diren enpresentzat eskaintzaileek ekonomia- eta finantza-kaudimena ezinbestean izan beharko dute.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, kontratu honetarako finantza-erakunde batek berariaz egindako txostena aurkeztu beharko da,kontratuaren zenbatekorako kaudimena duela egiaztatzen duena (50.000 euro, BEZa barne), aipatu beharrekoa ere.

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko ondorengoa eskatuko da: azken hiru urteotan egindako zerbitzu garrantzitsuenen zerrenda, horien zenbatekoak, datak eta onuradun publikoak edo pribatuak aipatuz. Lan horietatik gutxienez hiru lan egiaztatu beharko dira agiri bitartez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012-07-9a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu behar dira («A», «B» eta «C»), administrazio– klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo administrazio-klausula zehatzen pleguaren 12.3 puntuko azken paragrafoan zehaztutako eran.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Euskal Herriko Poliziaren ikastegia.

2) Helbidea: eskura entregatu beharko dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian –N-104 errepidea, 356. km– edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun natural igaro eta jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 2 hilabete.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

9.1.– Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak.

a) Entitatea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Data: 2012-07-17.

e) Ordua: 12:00ak.

9.2.– Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz.

a) Entitatea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. km.

c) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.

d) Data: 2012-07-24.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

Informazio teknikoa: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 11.

KONTRATAZIO MAHAIKO LEHENDAKARIA.


Azterketa dokumentala