Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2888

EDIKTUA, ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako faltengatik bideratutako 607/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 607/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

559/11 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamaikako azaroaren hamabosta.

Silvia Villanueva Hormías andreak, 5 zenbakiko Instrukzioko magistratua naizen honek, 607/11 falta judizioaren kausa hau ikusi eta entzun dut ahozko judizio publikoan, zeina Youssef Bargui-ren aurka bideratu baita, ondarearen aurkako falta bat dela-eta. Ministerio Fiskala parte izan da.

María José Rúa Portu praktiketan ari den magistratuak proposatu du ebazpena, eta epaitegiko titularrak onartu egin du egindako aldaketa eta zuzenketekin.

EPAITZA

Absolbitu egiten dut Youssef Bargui, eta kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota gera dadin, Youssef Bargui-ri epaia jakinarazteko baliagarria izan dadin –egun bizileku ezezaguna baitu–, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Donostian, 2012ko apirilaren 11n.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala