Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2886

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 462/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak honako hau,

Jakinarazten dut epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko 462/11 jabari-espedientearen prozedura bideratu dela, finka hauek inmatrikulatzeko: San Francisco 61, 1.D, Bilbao.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Halaber, Emilio Rozas Pradori eta Olvido Fernandez Rodriguezi (aipatu finkaren erregistroko titular baitira), eta M.ª Luisa Rozas Fernandezi eta Fermín García Fernandezi dei zegiten zaie, gorago adierazitako epean espedientean ager daitezen, zuzenbidearekin bat etorriz egoki irizten dutena alegatzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko apirilaren 25a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala