Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRIZAINGO SAILA
2879

EBAZPENA, 2012ko ekainaren 15ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragarri egiten baita noiz argitaratuko diren beherago zehaztu ebazpenak, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-tauletan: Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzako gordetako lanpostuk betetzeko prozeduran –2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenak deitutakoan– behin betiko atxikipenak erabakitzeko Ebazpenak.

Segurtasuneko sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez, onartu eta argitaratu zen honako deialdi hau: Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia. Bada, Ebazpen horren hamargarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriaz, eta azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuaz aldatutako abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuaz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

2012ko ekainaren 15eko datarekin, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-tauletan paratzea Segurtasuneko sailburuordearen 2012ko ekainaren 15eko Ebazpenak, izan ere, horien bitartez, Ertzaintzan, izendapen libreko sistemaz betetzeko lanpostuak behin betiko esleitzen dira. Halaber, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenak, zeinekin behin betiko esleitzen baitira honako lanpostuak: Ertzaintzan, 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaz deituak izanik merituen lehiaketako sistemaz betetzeko direnak (urtarrilaren 19ko EHAA, 13. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 15a.

Segurtasuneko sailburuordea,

MIGUEL ÁNGEL BUEN LACAMBRA.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSÉ M.ª ECHEGARAY FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala