Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2012ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
2050

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten den espedienteari buruzkoa (N-2011-01-5016-M).

María Dolores García Garcíak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezin izan zaio esanbidez jakinarazi Ana Mónica Rodríguez Romero andreari, berak N-2011-01-5016-M espedientean emandako helbidean, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan II. Kapituluan bildutako diru-laguntzaren ebazpena.

N-2011-01-5016-M espedientean emandako ebazpenaren testu osoa interesdunarentzat eskuragarri dago Lan eta Gizarte Gaietako Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea, 2, 01008, Vitoria-Gasteiz).

Ukatzeko ebazpena dela aintzat hartuta, ediktu hau jendaurrean jartzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplika daitezkeen gainerako xedapen osagarrietan.

Aipatutako espedientean emandako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 19a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala