Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2012ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2049

IRAGARKIA, biologia eta bioteknologia esperimentalen itsas estazio bat (Plentziako Itsas Estazioa) jarri nahian proiektu osagarria erredaktatzeko eta Plentzian kokatutako eraikinerako itsasoko ura hartzeko ibilbide berriaren obrak egiteko kontratua formalizatzeari buruzkoa (Espedientea: 240/11 PN).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Unibertsitate Campusa: E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: 240/11 PN.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Kontratu mota: obra.

b) Helburuaren deskribapena: izenburuan adierazitakoa.

c) Lotetan zatitzea eta kopurua: ez.

d) Noiz argitaratu den espedienteko lizitazio iragarkia: ez dago horrelakorik.

3.– Adjudikazioaren tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: negoziatua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 254.021,33 euro, BEZa barne (% 18).

5.– Adjudikazioa.

a) Eguna: 2012ko otsailaren 1a.

b) Noiz argitaratu den kontratatzailearen profilean: 2012ko otsailaren 28an.

c) Kontratista: UTE Estación Marítima UPV (UTE Exbasa Obras y Servicios SL Construcciones Amenabar SA).

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Adjudikazioaren zenbatekoa: 254.021,33 euro, BEZa barne (% 18).

6.– Noiz formalizatu den kontratua.

a) Kontratuaren data: 2012ko otsailaren 9a.

7.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es.

Leioa, 2012ko martxoaren 9a.

UPV/EHUko 2011ko otsailaren 25eko Ebazpenaz egindako eskuordetzeaz sinatua.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERÍA.


Azterketa dokumentala