Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2012ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
2039

AGINDUA, 2012ko martxoaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena; agindu honen bidez, Bilboko (Bizkaia) Futubide-Fundacion Tutelar Gorabide fundazioaren (Fundación Tutelar Gorabide orain arte) izenaren aldaketa (1. artikulua) eta –estatutuetan hizkera ez sexista ezartzeko– estatutuetako artikulu guztien aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen da.

Ikusi da –eta aztertu– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2011ko irailaren 14an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean eskari bat sartu zen, zeinen bidez Bilboko (Bizkaia) Fundación Tutelar Gorabide fundazioaren estatutuen aldaketa –eta aurrerantzerako Futubide-Fundacion Tutelar Gorabide izena ezartzea– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea eskatzen baitzen. Eskabide-idazkiarekin batera, Bilboko notario Ignacio Alonso Salazar jaunaren aurrean 2011ko uztailaren 13an (protokolo zenbakia: 1415) egiletsitako eskrituraren baimendutako bi kopia aurkeztu ziren.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2011ko urriaren 3ko idazkiaren bidez, ikusitako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari. 2011ko martxoaren 7an sartu ziren Justizia eta Herri Administrazioko Sailean Bilboko notario Ignacio Alonso Salazar jaunaren 2012ko otsailaren 8ko eskrituraren (protokolo zenbakia: 203) baimendutako bi kopia.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikagarriak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) Futubide-Fundacion Tutelar Gorabide fundazioaren (Fundación Tutelar Gorabide orain arte) izenaren aldaketa (1. artikulua) eta –estatutuetan hizkera ez sexista ezartzeko– estatutuetako artikulu guztien aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, Bilboko notario Ignacio Alonso Salazar jaunak 2011ko uztailaren 13an emandako eskritura publikoan (protokolo-zenbakia: 1415) ezarritakoarekin bat etorriz, zein notario berorrek 2012ko otsailaren 8an emandako beste eskritura batez osatu baitzen (protokolo zenbakia: 203).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 15a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.


Azterketa dokumentala