Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

NOTARÍA DE MARÍA DOLORES GARCÍA SILLERO (EIBAR)
1717

IRAGARKIA, hipotekatutako finka batzuen enkanteari buruzkoa.

María Dolores García Sillero andrea Eibarren bizi da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko notarioa da. Honako hau

JAKINARAZTEN DU:

Eibarren dudan notariotzan (Bidebarrieta kalea 7, 2), Hipoteka Legearen 129. artikulua betez, hipotekatutako honako finka hauen judiziotik kanpoko salmenta ari da tramitatzen:

Eibarren dauden honako hiri-finka hauek:

1) Lehenengoa.– Barrena kaleko 13an dagoen eraikinaren beheko solairuko lokal bat, Barrena kaletik edo Bilbo eta Donostiaren arteko errepide orokorretik begiratuta ezkerrean dagoena. Kale horretatik abiatzen den kalexkatik du sarbidea. Gutxi gorabehera azalera hau du: zazpiehun eta laurogeita bost metro koadro; mugak: iparraldetik, «Ferrocarriles Vascongados» enpresaren lursail bat eta goiko solairuetara igotzeko arrapala; hegoaldetik, Barrena kalea edo Bilbo eta Donostiaren arteko errepide orokorra; ekialdetik, solairu bereko eskuinaldeko lokala; eta mendebaldean, goiko solairuetara igotzeko arrapala eta eraikinaren ataurreak. Ehuneko bederatzi oso eta hogeita bat ehuneneko partaidetza-kuota dauka.

Katastroko erreferentzia: 4482080; zenbaki finkoa: 22298Q.

Titulua.– Debarena, S.L. enpresarena da, erosi egin zuelako, hala egiaztatzen baitu Donostiako notario Jesús María Sanza Amurrioren 2010eko ekainaren 29ko eskritura baimenduak (protokolo-zenbakia: 88); oraindik erregistroan inskribatzeko dago.

Inskripzioa.– Eibarko Jabetza Erregistroa, Sagain Gestión, S.L. enpresaren izenean inskribatua (artxiboko 1117 liburukia, 562 liburua, 139 orria, 16602 zenbakidun finka, 4. inskripzioa).

2) Bigarrena.– Barrena kaleko 13an dagoen eraikinaren beheko solairuko lokal bat, Barrena kaletik edo Bilbo eta Donostiaren arteko errepide orokorretik begiratuta eskuinean dagoena. Kale horretatik abiatzen den kalexkatik du sarbidea. Gutxi gorabehera azalera hau du: zortziehun eta hogeita bi metro koadro; mugak: iparraldetik, «Ferrocarriles Vascongados» enpresaren lursail bat; hegoaldetik, Barrena kalea edo Bilbo eta Donostiaren arteko errepide orokorra; ekialdetik, Telefonicaren ondasun bat eta lursailaren zati pribatibo batzuk, laugarrena eta bosgarrena hain zuzen ere; eta mendebaldean, solairu bereko ezkerraldeko lokala, lehenengo zati pribatiboa hain zuzen ere. Ehuneko bederatzi oso eta hirurogeita bost ehuneneko partaidetza-kuota dauka.

Katastroko erreferentzia: 4482080; zenbaki finkoa: 5182526X.

Titulua.– Debarena, S.L. enpresarena da, erosi egin zuelako, hala egiaztatzen baitu Donostiako notario Jesús María Sanza Amurrioren 2010eko ekainaren 29ko eskritura baimenduak (protokolo-zenbakia: 88); oraindik erregistroan inskribatzeko dago.

Inskripzioa.– Eibarko Jabetza Erregistroa, Sagain Gestión, S.L. enpresaren izenean inskribatua (artxiboko 1117 liburukia, 562 liburua, 143 orria, 16601 zenbakidun finka, 7. inskripzioa).

3) Hirugarrena.– Barrena kaleko 13an dagoen eraikinaren lehenengo solairuko lokala, bulegoetarako dena eta pabiloiaren hegomendebaldeko angeluan dagoena. Sarbidea barruko eskailera batetik dago; eskailera hori beheko solairuan sartzeko kalexkatik abiatzen da. Gutxi gorabehera azalera hau du: ehun eta laurogei metro koadro; mugak: iparralde eta ekialdetik, pabiloiaren teilatua; hegoaldetik, Bilbo eta Donostia lotzen dituen errepide orokorra, eta Barrena kalea; eta mendebaldetik, beheko solairuan sartzeko balio duen kalexka. Gainera, barrutik, hain zuzen ere iparralde, hegoalde eta mendebaldetik, eskaileraren kutxarekin egiten du muga. Partaidetza-kuota: ehuneko bi oso eta bederatzi ehuneneko.

Katastroko erreferentzia: 4482080; zenbaki finkoa: 22299B.

Titulua.– Debarena, S.L. enpresarena da, erosi egin zuelako, hala egiaztatzen baitu Donostiako notario Jesús María Sanza Amurrioren 2010eko ekainaren 29ko eskritura baimenduak (protokolo-zenbakia: 88); oraindik erregistroan inskribatzeko dago.

Inskripzioa.– Eibarko Jabetza Erregistroa, Sagain Gestión, S.L. enpresaren izenean inskribatua (artxiboko 696 liburukia, 362 liburua, 130 orria, 16603 zenbakidun finka, 4. inskripzioa).

Finkak lote bakar batean enkantean ateratzea egokia izanik, hauek dira enkantearen baldintzak:

Nire notariotzan egingo da. Lehenengo enkantea bi mila eta hamabiko maiatzaren hamalauan egingo da, goizeko 11:00etan hasita, lote bakar batean, bi milioi bostehun eta berrogeita hamasei mila (2.556.000) eurorengatik. Hau izango da hasierako prezioa: milioi bat ehun eta hiru mila eta zazpiehun (1.103.700) euro eta finkaren erregistro-zenbakia: 16601; milioi bat ehun eta hogeita bost mila (1.125.000) euro eta finkaren erregistro-zenbakia: 16602; eta hirurehun eta hogeita zazpi mila eta hirurehun (327.300) euro eta finkaren erregistro-zenbakia: 16603. Eskaintzailerik ez badago edo enkanteak kale egiten badu, bigarren enkantea bi mila eta hamabiko ekainaren seian egingo da, goizeko hamaiketan hasita. Hau izango da hasierako prezioa: lehenengoaren ehuneko 75; kasu berberetan. Hirugarren enkantea bi mila eta hamabiko ekainaren 29an egingo da, goizeko 11:00etan hasita, inolako hasierako preziorik gabe. Eta hobekuntzak egiten badira hirugarren enkantean, hobekuntza-egileen eta eskaintzaile onenaren arteko lizitazioa 2012ko uztailaren 9an izango da, goizeko 11:00etan hasita.

Hipoteka Erregelamenduaren 236.a) eta 236.b) artikuluetan aipatzen diren agiriak eta erregistro-ziurtagiriak notariotzan kontsultatu daitezke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Bestalde, ulertu egiten da lizitatzaile orok nahikotzat jotzen duela aurkeztutako titulazioa. Exekutatzen den hipotekaren aurreko karga, zerga eta idazpenek indarrean diraute. Enkantea hasi aurretik, lizitatzaileek diru-kopuru bat kontsignatu beharko dute Euskadiko Kutxan (Julian Etxeberria 15, Eibar) notariotzaren izenean irekitako kontu batean (zenbakia: 3035 0023 97 0230082296). Kopuru hori 1. eta 2. enkanteetako hasierako prezioaren % 30 izango da, eta 3.aren % 20, eta horren ordainketa-justifikagiria eskritura honi eransten diot. Enkantea hasi aurretik, eskaintzak idatziz eta plegu itxian egin daitezke; eskaintzarekin batera, aurretiazko gordailuaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da. Enkantea hartzekodun errekeritzailearen alde esleituz gero, edo errematea haren alde edo beste hartzekodun baten alde edo ondorengo hartzekodun baten alde esleituz gero, esleipendun horiek bakarrik izango dute esleipena hirugarren bati lagatzeko ahalmena.

Eibar, 2012ko martxoaren 21a.

Notarioa.


Azterketa dokumentala