Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1535

IRAGARKIA, Euskal Herriko Unibertsitatearen jabetzako zenbait baliabide informatiko dohainik besterentzeko irekita dagoen prozedurari buruzkoa.

Unibertsitate zerbitzurako balio ez duen UPV/EHUren jabetzako zenbait material informatiko dohainik erosteko prozedura publikoa arautzen duten baldintza juridiko eta ekonomikoen pleguan ezarritakoa betetzeko, iragarri egiten da ezelako birjartze errekurtsorik jarri ez dela UPV/EHUko gerentearen 2012ko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren aurka. Hori dela-eta, ekipo informatikorik adjudikatuta izan duten erakundeek hilabeteko epea izango dute ekipo horiek eramateko.

Epe hori banakako jakinarazpena jaso eta hurrengo egunean hasiko da, eta jakinarazpenean bertan emango zaie ekipoak eramateko jarraitu beharreko prozeduraren berri.

Leioa, 2012ko martxoaren 15a.

Gerentea,

xabier aizpurua telleria.


Azterketa dokumentala