Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1533

IRAGARKIA, 2012ko martxoaren 5ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkariarena, honako instalazio elektriko hau jendaurrean jartzeko dena: Ezkio-Zumarragako 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bakuna) eta haren deribazioek ukituriko zuhaitz-zerrendaren zortasuna zabaltzea, Ezkio-Itsaso eta Zumarraga udalerrietan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluaren ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako instalazio hau jendaurrean jartzen da; Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1, 3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia).

– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); ebazpen horren bidez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

– Erreferentzia: RI 24080/AT-H-2011-101.

– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko Proiektuan bildurikoak, 2011ko uztailekoa, industria-ingeniari Andoni Larrañaga Irastorza jaunak sinaturikoa, tituludun aditu gisa deklaratzen duenak proiektua izenpetzeko.

– Linearen ibilbidea eta beraren deribazioak: Ezkio-Itsaso eta Zumarraga.

– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 5.307,38 euro.

Onura publikokoa dela aitortzea eskatzen da, horren zor-zerrendaren zabalkuntzaren ondoriotarako.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia) proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, hogei eguneko epean erreklamazioak aurkeztu daitezen, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2012ko martxoaren 5a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala