Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1531

IRAGARKIA, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiarena, jakinarazpenak jaso ezin izan dituzten erreklamazio-egileei buruzkoa.

Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiak hartutako erabakiak jaso ezin izan dituzten erreklamazio-egileen zerrenda.

(Ikus .PDF)

Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 234.3 artikuluan eta lege hori garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzeko den maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, zerrendan agertzen diren jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiaren Idazkaritzan utziko dira gordailuan hilabetez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Epe horretan, interesdunak berak edo bere ordezkariak –azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 32. artikuluan jasotako betekizunak betetzen dituenak– Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiaren Idazkaritzan jaso ahal izango du egintzaren kopia, hartu-agiria izenpetu eta gero.

Aurreko paragrafoan zehaztatutako epea amaituta, ebazpenak jakinarazitzat joko dira. Haien kopia bana epaitegi honetan gordailatuko da. Epea amaituta bertaratzen den interesdunari kopia hori emango zaio, baina hartu-agiria izenpetu gabe. Kopia emate horrek ez du inolako baliorik izango jakinarazpen-ondorioetarako edo epeak berriz irekitzeko, eta ez da beharrezkoa izango horren berri jasota uztea espedientean.

Zerrendaturik dauden ebazpenek amaiera ematen diote ekonomia-eta administrazio-bideari. Ondorioz, ebazpen horien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion Salan aurkeztu beharko dute errekurtsoa, bi hilabeteko epean, dagokion jakinarazpena hartu izanaren agiria jaso eta biharamunetik hasita edo, horren ezean, aipatutako hilabeteko epea amaitutakoan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 7a.

Idazkaria,

GERARDO ZUBELDIA ALBIZU.


Azterketa dokumentala