Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
1528

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-inkesta egiteko», zerbitzuak –prozedura irekiaz– kontratatzeko lizitazioarena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 18/2012-SC.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-inkesta egitea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: gehieneko epea hauxe izango da: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hara 2013ko martxoaren 31ra artekoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: honako balorazio irizpide hauek aplikatuz.

Formulen bidez ebaluatzekoak. Haztapena % 60:

– Eskaintza ekonomikoa (prezioa): % 50.

– Giza baliabideak hobetzea eta elkarrizketak egiaztatzea: 10%.

Balio-iritzien bidez ebaluatzekoak. Haztapena % 40:

– Kalitate-kontrola eta informazioa baliozkotzea: % 20.

– Kontaktua/elkarrizketa prestatzea: % 5.

– Etxeak ordeztearen gaineko kontrola: % 5.

– Informazioaren segurtasuna eta konfidentzilaltasuna: % 5.

– Lanaren antolaketa: % 5.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: BEZik gabe dela, kontratuaren gehieneko zenbatekoa hauxe izango da: hirurehun eta hamabi mila zortziehun eta hogeita hamazortzi euro eta laurogeita hamazortzi zentimo (312.838,98), honako urtekoetan banaturik:

– 2012ko ekitaldia: 234.629,24 euro, BEZik gabe.

– 2013ko ekitaldia: 78.209,74 euro, BEZik gabe.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza). Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua II – 4. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Eusko Jaurlaritzaren web orria: www.contratacion.info (kontratatzailearen profila).

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: aurkezteko epea amaitzen den arte.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak:

Sailkapena: L taldea, 3 azpitaldea eta C kategoria.

Halako sailkapenik ez bada, espainiarrak ez diren Europar Batasuneko enpresek egiaztatu egin beharko dituzte, bai kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta bai gaitasun teknikoa ere (karatulako 29.1 puntuan zehaztuak).

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko apirilaren 24ko 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 13., 14. eta 15. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29., 30. eta 31. puntuei dagokienez.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

f) Halakorik badago, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.

9.– Eskaintzak jendaurrean irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

b) Eskaintzak, balio-judizioen bidez ebaluatzekoak. Eguna: 2012ko maiatzaren 11, 12:00ak.

c) Eskaintzak, formula bidez ebaluatu daitezkeenak. Eguna: 2012ko maiatzaren 30a, 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuk: ez.

11.– EHAAko eta BOEko iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko martxoaren 14a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo administrazio-klausula zehatzen plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

Jon Iñaki Betolaza San Miguel


Azterketa dokumentala