Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1527

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 1270/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 1270/10 prozedura.

Demandatzailea: Afeluat Mohamed El Mani Mohamed Said.

Abokatua: Juan Manuel Rodriguez Fernandez.

Prokuradorea: Izquierdo.

Demandatua: Ahajd Bouha Brahim Boukhari.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

XXXXX eta XXXXX adingabekoei dagokienez, honako neurri pertsonal eta ondarezko hauek hartzea egokitzat jotzea:

– Adingabekoen zaintza eta jagoletza aitaren esku uztea, eta guraso-ahala bi gurasoen esku.

– Ez da bidezkoa amaren aldeko bisita-erregimena ezartzea, eta, halaber, amaren kargura mantenu-pentsioa bat ezartzea.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4300 0000 35 1270 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ahajd Bouha Brahim Boukhari demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala