Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1526

EDIKTUA, 130/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, judizio arruntari buruzko 130/11 prozedura arrunta bideratu da Irungo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), Martin Pisador Carrascoso eta Laneguin SL sozietatearen aurka. Prozedura horretan epaia eman da, eta hona hemen idazpurua eta epaitza:

29/12 EPAIA

Epailea: Maria Jose Mitxelena Elizetxea.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamabiko otsailaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.

Alderdi demandatua: Martin Pisador Carrascoso eta Laneguin SL, ez dira agertu.

Judizioko gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Guadalupe Amunarriz Epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Lanegin SL eta Martin Pisador Carrascoso hemezortzi mila zazpiehun eta hogeita bederatzi euro eta berrogeita hamahiru zentimoko printzipala (18.729,53) ordaintzera kondenatzen ditut; gehi itundutako % 17,25eko interesak 2010eko otsailaren 24tik –kontu horien zorpeko zenbatekoak erreklamatzen baitira– demanda hau aurkeztu den egunera arte, eta demanda hau aurkeztu den egunetik aurrerako interesak, itundutako % 17,25eko interes-tasaren arabera sortutakoak. Prozesuaren kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4231 0000 04 0130 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Laneguin SL demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko otsailaren hamalauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala