Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1525

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 216/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, 216/11 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Izaskun Torres Urretabizkaiak eskatuta, Fernando Juanjo Aristi Oyarzabal eta Lagun Aro Aseguratzailearen kontra. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

200/11 EPAIA
Epailea: Manuel Pacheco Gallardo.
Lekua: Donostia.
Data: bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita hamarra.
Alderdi demandatzailea: Izaskun Torres Urretabizkaia.
Abokatua: Roberto Ruiz Hourcadette.
Prokuradorea: Jesus Gurrea Frutos.
Alderdi demandatua: Fernando Juanjo Aristi Oyarzabal eta Lagun Aro Aseguratzailea.
Abokatua.
Prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.

Judizioko gaia: judizio arrunteko demanda.

EPAITZA

Erabat baiesten dut prokuradore Jesús Gurreak –M.ª Izaskun Torres Urretabizkaiaren izenean eta ordez– auzi ihesian den Fernando Juanjo Aristi Oyarzabalen eta Lagun Aro Aseguratzailearen aurka aurkeztutako demanda, eta demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari solidarioki 9.045,53 euro ordaintzera, gehi legezko interesak, demanda aurkezten denetik guztiz ordaindu arte –lehenengo kodemandatuari dagokionez–, eta AKLko 20. artikuluan ezarritako interesak, ezbeharraren egunean hasi (2010-07-04) eta guztiz ordaindu arte, aseguratzaileari dagokionez.

Alderdi demandatuari berariaz ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 0030 1846 42 0005001274 eta kontzeptua 1855 0000 08 021611, ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Fernando Juanjo Aristi Oyarzabal demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko egin dut ediktu hau, Donostia-San Sebastiánen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala