Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1524

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 351/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Judizioa: 351/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.

Prokuradorea: Pagola.

Demandatua: Jesus Maria, Goikoetxea Romero.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioan 2012-01-18ko Epaia eman da, honako hauxe da bere epaitza:

9/12 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2012ko urtarrilaren 18a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut, dirua erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratutako 351/11 judizio arrunteko auto hauek; judizio hori, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta bideratu da,.Pagola Villar epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Lareki Arcos letraduak lagundurik, auzi-ihesean den Jesús María Goikoetxea Romero jaunaren aurka. Hortaz, Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda, Jesús María Goikoetxea Romero jaunaren aurkakoa. Hori dela-eta, jaun hori honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 20.759,32 euro, tronkoarenak; 8.539,26 euro, kontuak itxi eta hurrengo egunetik –2009ko martxoaren 3tik– 2011ko martxoaren 4ra artekoak (demandaren data); demandaren egunetik ordainketa osoa egin arte sortutako legezko interesak, itundutako % 17,25eko tasakoak; prozesuaren kostuak ere demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta demandatuari PZLko 497.2 artikuluan ezarritako eran, eta adieraz bekio, halaber, demandatu auzi-iheslariari ezen ebazpena ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 19ko 37/2011 Legearen araberakoa).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1846/0000/00/0351/11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Sar bedi ebazpen honen jatorrizko kopia epaitegi honetako epaien liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi lekukotza.

Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatu du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Jesús María Goicoechea Romero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko urtarrilaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala