Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1523

EDIKTUA, 190/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, judizio arrunteko demanda dela-eta 190/2009 prozedura arrunta bideratu da Manuel Caminero Migallon y Asbury Park, S.A.U. sozietatearen aurka, Jose Antonio Aurrecoechea Yustek eskatuta. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

6/12 EPAIA
Epailea: Maria Carolina Serrano Gomez.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamazazpia.
Alderdi demandatzailea: Jose Antonio Aurrecoechea Yuste.
Abokatua: Estibaliz Fontan Basañez.
Prokuradorea: Teresa Martinez Sanchez.
Alderdi demandatua: Manuel Caminero Migallon y Asbury Park, S.A.U. Abokatua: Cristina Gonzalez Ramos.
Prokuradorea: Iratxe Pérez Sarachaga.
Judizioko gaia: judizio arrunta.

Ikusi ditut nik, Carolina Serrano Gómez-ek, Bilboko eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu naizenak, 190/09 zenbakiko judizio arrunteko autoak, zeinek epaitegietako prokuradore Teresa Martínez Sánchez sustatu baititu, José Antonio Aurrecochea Yusteren izenean eta ordez –prokuradore Asunción Aurrecochea Yustek ordezkatuta eta letratu Estíbaliz Fontán Basáñezek lagunduta–, honako honen aurka: auzi-ihesian den Asbury Park, S.A., epaitegietako prokuradore Iratxe Pérez Sarachagak ordezkatuta eta letratu Cristina González Ramosek eta Manuel Caminerok lagunduta. Epaia eman dut, eta oinarriak ere ematen ditut aditzera.

EPAITZA

Osorik onartzen da epaitegietako prokuradore Martínezek –prozedura honetan José Antonio Aurrecoechea Yuste ordezkatuz– Ausbury Park, S.A.U. sozietatearen eta Manuel Camineroren aurka aurkeztutako demanda. Deuseztzat deklaratzen da Banco Popular eta Manuel Caminero Migallón-en artean 2004ko otsailaren 17an izenpetutako mailegu merkantila (45-00063-96 zenbakia), eta prozedurako kostuak ordaintzera kondenatzen dira demandatuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4706 0000 00 0190 09 zenbakia du. Diru-sarrera egin izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamazazpian.

Eta demandatua den Manuel Caminero Migallon jaunari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko otsailaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala