Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1520

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeari begira 2011n emandako dirulaguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa.

Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretu honek helburu dauka, eta irailaren 20ko 1698/2005/EE Erregelamenduan xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programarekin bat etorriz, nekazaritzako sektorean lehiakortasuna areagotzeko eta nekazaritza eta ingurumeneko neurriak hartzeko laguntzen esparru-arautegia ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez, 2011rako laguntza horien deialdia egin zen.

Dekretu horrek ematen dion eskumena erabiliz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak aipatutako xedapenaren babesean eskatutako kalte-ordainak ematea erabaki zuen.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onesteko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat –Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laguntzak eta onuradunak argitaratu–.

Horri jarraiki, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean kudeaketa-, ordezkapen-eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko 2011n emandako laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzea, guztiek ezagut dezaten. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda hori.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 22a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala