Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1519

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren onuradunen zerrenda argitaratzekoa. Agindu horren bidez, patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko patata arloko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzetarako 2011ko ekitaldiko deialdia egin zen. Laguntza horiek uztailaren 29ko 197/2003 Dekretuan daude aurreikusita.

Uztailaren 29ko 197/2003 Dekretuak patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko patata arloko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzak arautu ditu eta helburu dauka nekazaritza-ekoizleak Gizarte Emendioetarako Borondatezko Erakundeetan edo nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzako ekoizpenen prezioak konpentsatzea helburu duten erakundeetan integratzea sustatzeko diru-laguntzak arautzea. 2011ko ekainaren 22ko aginduak egin zuen laguntza horietarako 2011. urterako deialdia.

Uztailaren 29ko 197/2003 Dekretuaren 6.4 artikuluak xedatzen duena betez, eta ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, emandako laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren onuradunen zerrenda argitaratzea, denek bere berri izan dezaten. Agindu horren bidez, patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko patata arloko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzetarako 2011ko ekitaldiko deialdia egin zen. Aipatutako zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 22a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala