Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
1514

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen dira, 2008ko lan-eskaintza publikoan, administrari laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen behin-behineko hirugarren zerrenda osagarriak.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2010eko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren 2008ko lan-eskaintza publikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetarako.

Administrari laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan, hautaketa-prozesu horretako hirugarren itzulian behin betiko hautatu ziren eta eskatutako agiriak horretarako emandako epean aurkeztu zituzten langileak karrerako funtzionario izendatzeko agindua argitaratu zen 2012ko otsailaren 23an.

Karrerako funtzionario izendatutako izangaiei esleitutako lanpostuak jabetzan hartzeko eman zitzaien epea iraganda, ikusi da izangaietako batzuek eszedentzia-egoeran egotea eskatu dutela, baina esleitutako lanpostua gordetzeko aukerarik ematen ez duten modalitateren batean.

Hautaketa-prozesuaren oinarri orokorrek 2.2.b) atalean xedatzen dutenez, kasu horietan, plaza gordetzeko aukerarik gabe eszedentzian dauden pertsonek hutsik utzi dituzten plazak esleitu behar dira.

Hori dela-eta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak hirugarren idazki bat igorri dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, zehaztuz zein diren 2008ko enplegu publikorako eskaintzaren hautaketa-prozesuan administrari laguntzaileen kidegoan karrerako funtzionario izendatu ziren baina esleitu zitzaien lanpostua gordetzeko aukerarik ematen ez duen eszedentzian deklaratu diren pertsonak.

Halaber, administrari laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko epaimahaiak hutsik dauden plazak esleitu dizkie dagokien izangaiei, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta 8.10 oinarriak ezarritako irizpideetan agintzen den bezala. Beraz, bete gabe geratu diren plaza adina izangai hautatu ditu epaimahaiak.

Behin hori eginda, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak agindua eman behar du hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen behin-behineko hirugarren zerrenda osagarria argitaratzeko, eta hamar egun balioduneko epea egongo da zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkezteko.

Guzti hori kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2008ko lan-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuan administrari laguntzaileen kidegoan karrerako funtzionario izendatu ziren baina esleitu zitzaien lanpostua gordetzeko aukerarik ematen ez duen eszedentzian deklaratu diren pertsonen hirugarren zerrenda argitaratzeko agintzea. Izangaien zerrenda hori Ebazpen honen I. eranskinean jasota dago.

Bigarren artikulua.– Administrari laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuari dagozkion hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen hirugarren zerrenda osagarria, behin-behineko moduan, adiera ematea. Zerrenda hori Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen da.

Hirugarren artikulua.– Aurreko artikuluan aipatzen den zerrendaren aurka erreklamazioak aurkezteko, hamar egun balioduneko epea ezartzea. Epe hori, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunean hasiko da.

Laugarren artikulua.– Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen beste atalen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 29a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala