Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2012ko martxoaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
1513

AGINDUA, 2012ko martxoaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera eta Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko urtarrilaren 20ko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2012ko otsailaren 3ko EHAA), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Luisa Augusto Vilela andrea goi-kargudun baten idazkari izendatzea Justizia eta Herri Administrazio Saileko Herritarrei Arreta Emateko Zuzendaritzan (kodea: 520010; dotazioa: 151; maila: C, D; destino-osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2012ko martxoaren 19tik izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, agindua eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 7a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala