Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osasun eta Kontsumo Saila
1079

IRAGARKIA. Honen bidez, Promociones Arkaute-Elorriaga SL sozietateari Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011-12-23ko Agindua jakinarazten zaio, kontsumo arloko 01A001/06/2011 zehapen-prozedurari buruzkoa.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez, ezetsi egiten da Laura Larracoechea Seco abokatuak «Promociones Arkaute-Elorriaga» enpresaren ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, zein Kontsumoko zuzendariaren 2011ko uztailaren 6ko Ebazpenaren aurka aurkeztu baitzen, 01A001/06/2011 zehapen-espedientea. Ebazpen horren bidez, Promociones Arkaute-Elorriaga SL sozietateari hiru mila (3.000) euroko diru-zehapena ezarri zion batzordeak, kontsumitzaileak babesteko arloan administrazioko arau-haustea egiteagatik.

Interesdunari aipatu ebazpena jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren 4. paragrafoan xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da. Halaber, jakinarazten zaio aipatu ebazpenak ez diola administrazio-bidea amaiera ematen, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ebazpen honen jakinarazpena hilaren 1etik 15era egiten bada, jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 5ean amaituko da ordaintzeko epea; azken egun jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken eguna bitartean egin bada, jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 20an amaituko da epea; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean.

Diru-sarrera zehapenaren titularraren izena eta espedientearen zenbakia aipatuz egin beharko da, banketxe eta kontu-korronte honetan:

Euskadiko Kutxa.

Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusia.

30350056400560900123 K/K.

Zehapena adierazitako borondatezko epe horretan ordaindu ezean, premiamendu-bidean ordainaraziko da, bere ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 13a.

Kontsumobideko zuzendaria,

ANA COLLÍA POSADA.


Azterketa dokumentala