Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
1077

EDIKTUA, 1435/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, José Luis Núñez Corralek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Epaile Magistratua naizen honek,

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, Maria Ascension Hurtado Callejak, Maria Luisa Manzanedo Hurtadok eta Jose Javier Manzanedo Hurtado-k eskatuta, traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteren 1435/11 prozedura bideratu dela, honako finka honen segidako traktuari berriko ekiteko hain zuzen ere:

- 01 Gasteizko funtsa, 4435/147A zk. 3539 liburukoa. 103 liburua, 13. orria, 1984-04-06ko 1. inskripzioa; eta erregistroan honelaxe deskribatzen da:

Seiehuneneko partea -zatiezina- du; eta horrek honako hauek erabiltzeko eskubidea ematen du: 147A zenbakiko garajea; Gasteizen, 16. zenbakiko Ekialdeko Poligonoan kokaturiko funtsa, hau da, ireki berria den Enrique Eguren kaleak, Txile kaleak, Tomas Zumaraga Dohatsua kaleak, Sebastián Fernández de Lezeta kaleak eta Serafín Ajuria kaleak orientatua. Eskuadra baten itxura du. Lau mila seiehun eta hirurogeita hamaika metro eta laurogeita hamazazpi dezimetroko azalera du.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu-eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Honako hauek epatzen dira: euren 2/4 zatiezinei dagokienez, Juan Diez Ortiz eta Esperanza Villafruela Aguayo epatzen dira; eta euretariko bakoitzaren 1/4 zatiezinari dagokionez, Francisco Vigalondo Luzuriaga eta Isabel Vigalonso Luzuriaga, edo horien kausadunak, erregistroko titular direnez; funtsa berarengandik datorrenez, Alfonso Manzanedo Gil edo horrek kausadunak; eta Maria Ascension Hurtado Calleja, Jose Javier Manzanedo Hurtado eta Maria Luisa Manzanedo Hurtado, katastroan euren izena agertzen baita. Eta epatze horren helburua hauxe da: gorago aipatu apearen barruan, espedientean agertu ahal izatea, eta zuzenbidez aldeko zaiena alagetu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 19a.

EPAILE MAGISTRATUA.


Azterketa dokumentala