Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
1076

EDIKTUA, kontratuei buruzko 820/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 820/11 prozedura monitorioa, jabetza horizontala.

Demandatzailea: Gasteizko Voluntaria Entrega kaleko 71ko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Laura Garcia Ricobaraza.

Prokuradorea.

Demandatua: Jose Maria del Canto Hijosa.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioan 473/11 Dekretua eman da. Hau du xedapen-zatia:

1.- Gasteizko Voluntaria Entrega kaleko 71ko jabekide-erkidegoak Jose Maria del Canto Hijosa-ren aurka sustatutako prozesu monitorio hau amaitutzat deklaratzen da. Kuotengatik erkidegoari zor dion 1.921,70 euroko diru-zenbatekoa erreklamatzen zaio demandatuari.

2.- Gasteizko Voluntaria Entrega kaleko 71ko jabekide-erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Jose Maria del Canto Hijosa demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala