Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
1075

EDIKTUA, 18/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

18/11 falta-judizio azkarrean, epaia eman da. Honako hau diote epaiaren idazpuruak eta epaitzak:

52/11 EPAIA

Irun, bi mila eta hamaikako maiatzaren bosta.

Nik, Maria Aurora Gabino Amanteguik, falta-judizioari buruzko auto hauek ikusi ditut, egitezko tratu txar falta bati buruz bideratutakoak. Fiskaltzaren ordezkariak parte hartu du; salatzailea Aitor Campo Gorostiza jauna izan da, eta abokaturik gabe agertu da. Salatua Teddy Roger Bialle jauna izan da, eta abokaturik gabe agertu da bera ere.

EPAITZA

1.- Egitezko tratu txar falta bat egin duenez, Teddy Roger Bialle jauna kondenatzen dut hogei eguneko isuna ordaintzera, zortzi euro eguneko. Guztira, ehun eta hirurogei (160) euro.

Teddy Roger Bialle jaunak isuna ordaintzen ez badu, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du eta, ordaindu gabeko bi isun-kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio.

2.- Erantzukizun zibila dela-eta, Teddy Roger Bialle jauna kondenatzen dut Aitor Campo Gorostiza jaunari hirurogeita hamabost euro (75) ordaintzera.

3.- Prozesu honetan eragindako kostuak ordaintzera ere kondenatzen da Teddy Roger Bialle jauna.

Epaia jasota geratu, eta Teddy Roger Bialle jaunari epaia jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egiten dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako uztailaren lauan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala