Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
1068

EDIKTUA, 40/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 40/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Alce 2005 SL.

Abokatua.

Prokuradorea: Abraham Fuente Lavin.

Demandatua: Rivaflecha SL.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, 2011ko urriaren 10ean epaia eman zen, eta hau da epaitza:

Osorik baiesten dut Fuente Lavín Prokuradoreak Alce 2005 SL sozietatearen ordez aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den Rivaflecha SL sozietatearen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua auzi-jartzaileari 141.663,88 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi demanda aurkeztu zenetik epai hau eman arteko, eta epai honetatik dena ordaindu arteko legezko interesak, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatuak; gainera, prozesu honetan sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Rivaflecha SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko urriaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala