Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
1066

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena; honen bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 9ko Aginduaren babesean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da; agindu horren bidez, EEko Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Arautegian aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2011ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 9ko Aginduaren bidez, 2011ko ekitaldirako deialdia egin zen, arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko -EEko Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Arautegian jasotakoak-.

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearen ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek diotenaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoa eta goian aipatu den 2011ko martxoaren 9ko Agindua.

Horrenbestez, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko martxoaren 9ko Aginduaren babesean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; agindu horren bidez, EEko Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Arautegian aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2011ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen. Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.

Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea,

JUAN RAMON AZKUE MANTEROLA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala