Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1064

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 10ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, zeinen bidez jakinarazten baita Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduan 2011rako aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda. Agindu horrek euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Prointer programa garatu zuen.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko otsailaren 24ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dugu orain onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Prointer programa garatu zen.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hori finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren betekizunak konplitu beharko dira.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriaz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko otsailaren 24ko Aginduan 2011rako aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda. Euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Prointer programa garatu zuen agindu horrek. Eranskinean dator zerrenda.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du I. eranskinean zerrendatuta dauden laguntzak finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 10a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala