Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1063

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 10ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena. Honen bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda jakinarazten da (2011ko ekitaldia). Agindu horren bidez, euskal enpresen kanpoko ezarpenak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-kanpoko ezarpenak programa arautu zen.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dugu orain onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, euskal enpresen kanpoko ezarpenak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-kanpoko ezarpenak programa arautu zen.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriaz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 18ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2011ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea. Agindu horrek euskal enpresen kanpoko ezarpenak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-kanpoko ezarpenak programa arautu zuen. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 10a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala