Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1062

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 25ekoa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Talleres Electro-Auto SA entitatea, «Fluordun gas erabiltzen duten Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulazioa» espezialitatean profesional baimenduak prestatzeko entitate gisa aitortzeko dena.

Esp.-zk./Gaia: SEG/00112.

AURREKARIAK

Bat.- 2011ko azaroaren 21ean, Talleres Electro-Auto SA entitatearen ordezkaritzak eskari bat aurkeztu zuen, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, «Fluordun gas erabiltzen duten Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulazioa» espezialitatean profesionalak prestatzeko entitate gisa aitortzeko.

Bi.- Eskari horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren. Industria-segurtasunaren alorrean, norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu dekretu horrek. Aurkeztutakoak honako hauek dira:

- Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Madrilen izanik: Bonn etorbidea 23, 28028 Madril.

- Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.

- Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Hiru.- Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek 2011ko abenduaren 16an ikuskatzeko bisita bat egin zuten, eskatzailearen instalazioetara (Miguel Imaz kalea 8, behea - 20002 Donostia-San Sebastián), «Radiadores Santi SL» enpresaren jabetzapean direnak.

Lau.- Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako buruak aldeko txostena eman zuen, 2011ko abenduaren 22an, Talleres Electro-Auto SA aitortutako erakunde gisa onartzeko.

Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.- Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariak eman behar du ebazpen hau, hala ezarrita baitago Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan.

Bi.- Gas fluordunen merkaturatze, manipulazioa eta beraietan oinarritutako aparatuak arautzen dituen ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuak 8.2. artikuluan onartzen du administrazio eskudunak baimendutako entitateek irakaskuntza programak eskaintzea eta ebaluatzea, hain zuzen ere, jasotako espezialitateetako norbanako agiriak lortzeko.

Hiru.- Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.

Lau.- Halaber, egiaztatuta geratu da Talleres Electro-Auto SA delakoak badituela aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan xedatu diren gutxieneko instalazioak, eta berebat, badituela 25. artikuluan jasotako gutxieneko giza zein teknika baliabideak eta ikastaroaren edukiak; bere instalazio horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan egonda.

Bost.- Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, beharrezko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.- Talleres Electro-Auto SA entitatea, baimendutako profesionalak prestatzeko entitatetzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan: «Fluordun gas erabiltzen duten Ibilgailuen klimatizazio ekipoen manipulazioa».

2.- Entitatearen espezialitate berria hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Baimendutako Entitateen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: REFPA zk. A-0101.

3.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

4.- Entitate honek baimena du Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden eta kreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde bulegoan, eta kreditatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

5.- Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitakoak.

6.- Aitortutako entitateek galdu egingo dute aitortutako entitateen kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte aipatu 63/2006 Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, jakinarazten denetik hilabeteko epean. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 25a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala