Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1060

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 16koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. enpresak. eskatuta, Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa eta Ondarroa udalerrietan, Elgoibar-Markina-Ondarroa I eta II izeneko 30 kV-ko Erdi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoaren zuhaitz-zerrenda handitzeko proiektua burutzeko eragindako finkak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Erref.: L-7355 -AS-AIA.

Esp.: AT-H-2009-109.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2010eko irailaren 23koa Ebazpenak aipatutako instalazio elektrikoa onuragarria dela aitortu zuen.

Arlo elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluak xedatutakoaren arabera, onuragarria dela aitortuz gero, ezinbestekoa izango da eragindako ondasunak okupatzea edo eragindako eskubideak eskuratzea. Horrez gain, aitorpen horrek premiazko okupazioa ere badakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Horregatik, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak (1954-12-17ko BOE) xedatutakoa betetzeko, Lurralde Zuzendaritzak ebatzi du dei egitea eragindako eskubide eta ondasunen jabe eta titularrei Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio eta Ondarroa udaletara etor daitezen bilera batera; izan ere, udal horretan daude eragindako ondasunak. Bilera horretan eragindako ondasunak okupatu aurreko aktak egingo dira eta, hala balegokio, behin betiko okupazioa.

Bestalde, bilerara agertu beharko dira interesdunak eta eragindako ondasunen gainean edozein eskubide edo interesen tituludunak edo, bestela, haien ordezkariak joan ahal izango dira. Ordezkariak joanez gero, behar bezala baimendutako ordezkariak izan beharko dira. Bilerara titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azkeneko ordainagiria eraman beharko dira. Gainera, aditu edo notario batekin ere joan ahal izango dira, nahi izanez gero.

Okupatu aurreko aktak honekin batera doan zerrendan jarritako egun eta tokietan egingo dira. Horren berri emateko, zitazio-zedula bana bidaliko zaio titular bakoitzari, eta bertan adieraziko zaio bileraren tokia, eguna eta ordua. Horrez gain, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako gainontzeko iragarkiak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduko 56.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesatuek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek aukera dute idatziz edozein alegazio aurkezteko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Ordezkaritza honetan Bilboko Concha Jenerala kaleko 23 zenbakiko 5. Solairuan, Alegazioak aurkezteko epea aurreko aktak egiteko egunean amaituko da, eta alegazioen helburua da eragindako eskubide eta ondasunen zerrendan egindako akatsak zuzentzea.

Aditzera ematen da, halaber, iragarki honek jakinarazpenaren balioa izango duela identifikatu ezin izan diren interesatuentzat, ukitutako ondare eta eskubideen titular ezezagunentzat eta helbide ezezaguna dutenentzat, hala ezartzen baitu azaroaren 30eko 30/1992 Legeak -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak- 59.4 artikuluan, eta hala agintzen baita Jabetza Nahitaez kentzeko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan.

Bilbao, 2012ko urtarrilaren 16a.

Lurralde-ordezkaria,

AINTZANE IZAGUIRRE ETXEBERRIA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala