Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
1059

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2193/11 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu, eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

2193/11 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea —prozedura arrunta— bidaltzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak. Errekurtso hori IVAPeko zuzendariak 2011ko ekainaren 27an emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa presuntzioz ezetsi izanaren kontra jarri zen. Aurkaturiko ebazpenak, 2008ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren baitan, menpekoen kidegoan sartzeko hautaketa prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak ematen zituen aditzera.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat —uztailaren 13ko 29/1998 Legeak idatzia—, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Bigarrena.- Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara ager daitezen, 2193/11 prozedura arruntean, alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iragarki-tauletan argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 14a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


Azterketa dokumentala