Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1058

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 74/2012 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori Kristau Eskola Elkarteak —Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko urriaren 31ko Aginduaren aurka— aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz bideratu da. Izan ere, agindu horrek ezetsi egin zuen 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren aurka ezarritako berraztertze-errekurtsoa. Agindu horren bidez, titulartasun pribatuko haur hezkuntzako lehen zikloko eskolentzako laguntzak deitu ziren 2011-2012 ikasturterako (2011-09-14ko EHAA).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.

Bigarrena.- Prozeduran interesdun direnak epatzea, beren interesak defendatzeko egoki iritziz gero, prozedura horretan demandatu gisa pertsona daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 8a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala