Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Herrizaingo Saila
1057

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2012ko otsailaren 27koa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena; honen bidez, iragarri egiten da noiz argitaratuko den 2012ko otsailaren 27ko Ebazpena, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-tauletan. Ebazpen horren bidez, onetsi egin zen Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda (prozedura horretarako deia 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez egin da)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsa egin da Segurtasuneko sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2012ko otsailaren 27ko Ebazpenean (2012ko otsailaren 27ko EHAA, 41. zenbakia), zeinen bidez, iragarri egiten baita noiz argitaratuko den Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-tauletan 2012ko otsailaren 27ko Ebazpena, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onesten zuena (prozedura horretarako deia 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez egin da). Zuzendu egiten da orain.

2012/904 (1/1) orrialdean, ebazpen-zatian,

honako hau dioen tokian:

2012ko otsailaren 22ko Ebazpena 2012ko otsailaren 27an argitaratuko dela jakinaraztea, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-tauletan. Ebazpen hori Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena da, eta Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onesten du (prozedura horretarako deia 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez egin da).

Honako hau esan behar du:

2012ko otsailaren 27ko Ebazpena 2012ko otsailaren 27an argitaratuko dela jakinaraztea, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-tauletan. Ebazpen hori Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena da, eta Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onesten du (prozedura horretarako deia 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez egin da).


Azterketa dokumentala