Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2012ko martxoaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila
1056

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko otsailaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Menpeko Langileen eta Administrari Laguntzaileen kidegoetako karrerako funtzionario izendatzeko dena; hain zuzen, 2008ko enplegu publikoko eskaintza onartzen duen 2008ko irailaren 23ko 161/2008ko Dekretutik eratorritako hautaketa prozesuan hautatutako izangaiak».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko otsailaren 3ko Aginduaren testuan (2012ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 39. zk.); agindu horren bidez, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Menpeko Langileen eta Administrari Laguntzaileen kidegoetako karrerako funtzionario izendatu ziren; hain zuzen, 2008ko enplegu publikoko eskaintza onartzen duen 2008ko irailaren 23ko 161/2008ko Dekretutik eratorritako hautaketa prozesuan hautatutako izangaiak.

I. eranskinean Menpeko Laguntzaileen Kidegoa «Karrerako funtzionario izateko izendapena egiten zaien izangaien zerrenda», zehazki, 2012/854 (3/3) orrialdean, gaztelaniazko zein euskarazko bertsioan,

Honako hau dioenean:

«72699191 Echevarria Gueracenea Oihana

18598500 Patiño Bilbao María Fe».

Honela esan behar du:

«72699191 Echeverria Gueracenea Oihana

18598500 Patiño Balbin María Fe».


Azterketa dokumentala