Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2012ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
659

IRAGARKIA, 400/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Luis Jiménez Mendia eta María Inmaculada Calvo Rodero jaun-andreek, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (400/11 prozedura laburtua) aurkeztu dutela Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, hain zuzen, Txagorritxu-Arabako Unibertsitate Ospitaleko langileen barne-mugikortasuneko deialdiaren aurka (Erizainen eta Erizaintzako laguntzaileen kategoriak) aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa presuntzioz ezestearen aurka.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 25a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala