Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2012ko otsailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
656

IRAGARKIA, iragarki honetako hutsak zuzentzeko dena: «Irungo (Gipuzkoa) CEP Elatzeta LHI ikastetxean haur-hezkuntzako eraikin berri bat (9 unitate) eraikitzeko obren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: C01/020/2011)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen ez diren hutsak edo omisioak, horien zuzenketak xedapen, egintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake, maila bereko xedapen edo egintzaren bidez zuzenduko direla.

Gisa horretako hutsak atzeman dira iragarki honetan: «Irungo (Gipuzkoa) CEP Elatzeta LHI ikastetxean haur-hezkuntzako eraikin berri bat (9 unitate) eraikitzeko obren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: C01/020/2011)». Iragarki hori 2012ko urtarrilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (13. zk.). Horrenbestez, zuzendu egiten dira.

8.a) puntuan, 2012/295 orrialdean, hau dioenean:

«a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko otsailaren 9ko 10:00ak arte».

Hau esan behar du:

«a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko otsailaren 23a, 10:00ak»,

9.a) puntuan, 2012/295 orrialdean, hau dioenean:

«a) Deskribapena: «C» gutun-azala (2012-02-17) eta «B» gutun-azala (2012-03-02), 12:00etan».

Hau esan behar du:

«a) Deskribapena: «C» gutun-azala (2012-03-02) eta «B» gutun-azala (2012-03-20), 12:00etan».

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 19a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala