Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
526

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 480/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 480/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mohammed El Amari.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Oscar Larrañaga Corona.

Gaia: kontratuak, oro har.

Judizio horretan 2011ko abenduaren 12an epaia eman zen, eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

Mohamed El Amarik aurkeztutako demanda baietsi eta Oscar Larrañaga Corona kondenatzen dut auzi-jarzaileari 320 euro ordaintzera. Zenbateko horrek Kode Zibileko 1108. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, zitazio egunetik judiziora artekoa. Eta epaiaren egunetik guztiz ordaindu arte, Prozedura Zibilaren 576. artikuluan aurreikusitako zenbatekoa.

Prozesuko kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Oscar Larrañaga Corona demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala