Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2012ko otsailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
518

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 11koa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2011. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte ekipamenduen sarea bultzatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu duen Kulturako sailburuaren 2011ko irailaren 7ko Aginduaren babesean.

Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, horixe xedatzen baitu 2011ko irailaren 7ko Aginduaren 14.4 artikuluak.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Kulturako sailburuaren 2011ko irailaren 7ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.

2. artikulua.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 11.

Gazteriako zuzendaria,

IGNACIO RODRÍGUEZ PUERTAS.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala