Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Energiaren Euskal Erakundea
5843

IRAGARKIA, energiaren alorreko inbertsioei laguntzeko programari buruzkoa.

Eraikin publikoetan energia eraginkortasuna sustatzeko jarduera planaren aldeko laguntza programa, ESE 2000 Planaren barruan. -Euskadiko ese Plana-

Programa honen helburua da Energia Zerbitzuen Enpresen (ESE) parte hartzea sustatzea, Toki eta Autonomia Administrazioen eraikinetan energia aurrezteko, energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko azterlan eta neurriak hartzerakoan.

Laguntza hauek Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko diren egintzak edo proiektuak sustatzeari begira eratu dira.

Programari buruzko oinarriak eskuragarri daude Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetan (Bizkaia plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36; 1. solairua. 48011 Bilbao) eta webgunean (www.eve.es).

Laguntza programaren inguruko informazioa jasotzeko, 94 403 56 49 telefonora deitu edo posta elektroniko honen helbidera jo: opuche@eve.es.

Eskaerak aurkezteko lehen eguna iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunean izango da eta 2013ko abenduaren 31n amaituko da, edo harik eta programarako dagoen dirua bukatu arte. Eskaerak EEEren bulegoetan aurkeztuko dira behar bezala beteta eta dokumentatuta, eta jasoko diren hurrenkera edo orden berean erantzungo zaie.

Programaren aurrekontu diru izendapena 1.333.333 eurokoa da.

Bilbao, 2011ko azaroaren 9a.

Zuzendari nagusia,

JOSÉ IGNACIO HORMAECHE AZUMENDI.


Azterketa dokumentala