Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2011ko abenduaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Herrizaingo Saila
5840

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeari buruz irekitako espedientean -beherago zehaztutakoan- Hauteskunde-Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Ebazpena jakinarazten saiatutakoan, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaio:

1.- Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea bukatzen ez duena, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Herrizaingo sailburuordeari berrogeita bost eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, Lege horren 49. artikularekin lotuta.

2.- Ebazpenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 2a.

Hauteskunde-Administrazio, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala